Aldaketa Klimatikoak, Kyotoko Protokoloak eta herrialdeei laguntzeko protokolo horretan ezarritako helburuak lortzearen kostuak murrizteko diseinatutako baliabideak (Emisio Eskubideen, Garapen Garbiko Mekanismoaren eta Bateratutako Aplikazioaren Nazioarteko Merkataritza) arriskuak dituzte eragile sozio-ekonomikoentzat, baina era berean aukerak eskaintzen dituzte negozio lerro berriak irekitzeko. Proiektu horren helburu nagusia izan zen gure ekonomiako eragile finantzieroak prestatzea, hartara, baliabide horiei lotutako merkatu berri baten sorrerak dakarren aukerei eta mehatxuei aurre egiteko. Horretarako, informazio adierazgarria eskatzen du; baita Kyotoko Protokoloan proposatutako ingurumen politika mekanismoen funtzionamenduaren eta eboluzioaren hausnarketa ere. Horrez gain, baliabide horien inguruan sortutako karbono merkatuaren eboluzioa aztertzen du, eta merkatu horretan zenbait erakunde finantzierok prestatzen dituzten zerbitzuak ere bai. Azkenik, zenbait gidalerro estrategiko ezartzen ditu, posible egingo luketenak erakunde finantziero batzuk, zerbitzu berri horien prestazioan modu lehiakorrean posizionatzea.
- Sustatzailea: Isilpeko Bezeroa.







