Aldaketa Klimatikoa arazo globala da, haren kausengatik eta ondorioengatik; nazioarteko komunitatearen ekintza bateratua eta adostua eskatzen duena, batez ere, igorle handiak direnen herrialde horien partetik. Hartara, nazioarteko komunitateak erantzukizun bateratua eta desberdindua du aldi berean. 2009. Urteko abenduan Copenhaguen ospatu zen COP 15a deituriko goi-bilera internazionala. Horretan, 2013-2020 aldirako akordio globala lortzea espero zen, 2008-2012 Kiotoko Portokoloa betetzeko epea igarota. Goi-bilera, Nazio Batuen historian erabakienetarikoa izatea espero zen, arazo klimatikoa hartzen ari zen larritasuna kontuan hartuz, eta nazioarteko komunitate zientifikoaren arabera, arazoak eskuetatik ihes egiteko zegoen aukera aintzat hartuz. Eusko Jaurlaritza, Euskadi arazoaren parte eta aldi berean soluzioaren parte zela jakitun, Lehendakariak berak Ingurumenaren Munduko Egunean, Urdaibain egindako adierazpenaren bitartez, arazoa konpontzeko erronka hartu zuen bere baitan, etorkizuneko eszenatoki klimatikoetara egokitzeko pausuak ematen ari ziren bitartean. Txostenak azaleratzen ditu arazo global horren inguruko kontzeptu klabeak, perspektiba geopolitikotik tokiko perspektibara arte, jarritu beharreko zenbait lerro estrategiko aurkeztuz, aldaketa klimatikoak euskal gizarteari exijitzen zizkion eta egun oraindik exijitzen dizkion erronkei aurre egiteko.

  • Sustatzailea: IHOBE, Ingurumen Kudeaketako Erakunde Publikoa. Eusko Jaurlaritza.