Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Antolaketa, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, 2010eko lehen hilabeteetan hasi zituen Aldaketa Klimatikoaren Euskal Legea egiteko beharrezko lanak. Legegintza ekimen berritzaile hori aurrera ateratzeko (zeinaren Eskoziako aurrekaria soilik existitzen den) parte-hartze prozesu zabala jarri zen martxan eta Naiderrek hartu zuen hura gidatzeko erantzukizuna. Modu horretan, kaltetutako eragile nagusiekin batzarrak egin ziren: diputazioekin, udalekin, erakunde sozialekin, enpresekin eta abarrekin. Horrek eskaini zuen zenbait parte-hartze material eta erreminta, ahalbidetzen zutenak, testu legalaren hasierako edukiak aurrera eramanez gero, iradokizunen eta komentarioen ekarpena, aldaketa klimatikoaren legearen inguruan hitzarmen zabalena lortzeko. Beste ekintza batzuen artean, Naiderrek, plangintza koordinatu zuen, baita lan batzar desberdinen garapena ere. Era berean, ekarpenen bilketa eta legearen azken testuan, horien integrazioa erraztu zuen.

  • Sustatzailea: Ingurumen eta Lurralde Antolaketa Saila. Eusko Jaurlaritza.