Hiritarrekiko gertutasunagatik eta Tokiko Agenda 21aren diseinuan eta ezartzean izandako inplikazioagatik eta ibilbideagatik, udalerriek oinarria izan behar dute, ingurunea zaintzearen eta aldaketa klimatikoaren kontrako borrokan. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Agentzia ekimenaren bitartez, emisioak gutxitzeko eta aldaketa klimatikora egokitzeko jarduerak garatu ziren, tokiko kudeatzailei gida eta eredu moduan balioko dietenak. Identifikatutako neurrien artean (energia berriztagarriak, energiaren erabilera arrazionala eta sentsibilizazio jokaerak), kostu/eraginkortasun balorazioa konstante bat izan da jokaeren lehentasunean.
- Sustatzailea: IHOBE, Ingurumen Kudeaketa Elkarte Publikoa. Eusko Jaurlaritza.







