Naider idazkari zientifiko gisa aritu zen “Administraciones, ciudadanía y empresas. La responsabilidad compartida” aldaketa klimatikoaren inguruko jardunaldietan. Vitoria-Gasteizko udalak, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde-Antolaketa, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, eta Euskal Energia Erakundeak (EVE) antolatu zituzten 2010.urteko ekainaren 3an eta 4an jardunaldiak. Horien helburuak honakoak ziren: lehendabizi, Vitoria-Gasteizko Udalak aldaketa klimatikoaren aurrean egindako apustu sendoa sustatzeko plataforma gisa balio izatea, berretsita izan zena alkateek eginiko akordioaren sinadurarekin. Europear ekimen hori bideratuta zegoen aldaketa klimatikoaren kontrako borrokan hiriek zuten inplikazioa indartzera. Bigarrenez, Eusko Jaurlaritzari balio izatea espazio gisa aldaketa klimatikoaren kontrako euskal legearen prestaketan egiten ari den aurrerakuntzak komunikatzeko. Aurrera eramaten ari diren lege hori, gai horretan bederen, lehena da Espainian, Europan berriz bigarrena (Eskoziako aurrekaria existitzen da soilik). Hirugarrenez, ezagutzera emateko energiaren esparruan gertatzen ari diren eta horren inguruan enpresa euskaldunentzat dauden aukera garrantzitsuak. Lotura: www.cambioclimaticovitoria-gasteiz.com.
- Sustatzailea: Vitoria-Gasteizko Udala







